Ikuskizuna: "Itsas Lapurrak", Haatik Konpainia Bilboko Kalealdian

Asteartean aurkeztu zen Orion Haatik Konpainiaren Itsas Lapurrak ikuskizuna, bihar, uztailak 4, Bilboko Kalealdian emanaldi bikoitza egingo dute Bilboko AreatzanDantzagunean lanean aritzen den ohiko konpainietako bat da Haatik, eta azken hilabeteotan bertako aretoetan prestatu dute bere azken lana, Itsas Lapurrak, gipuzkoarrok itsasoarekin dugun historia luzea eta lotura estua gaitzat hartuta egin duten ikuskizuna.

Ikuskizuna: Itsas Lapurrak, Haatik Konpainia

Data: uztailaren 4a, larunbata

Tokia: Bilboko Areatza, Bilboko Kalealdia

Ordua: 19:15 eta 22:15

SINOPSIA

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea. Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.

Informazio-iturria: Haatik Konpainia

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko uztaila(r)en 03-(e)an 09:29etan