Entsegu irekia: Organik konpainia ostegunean, uztailak 30, Dantzagunean

Dantza Hirian jaialdiaren barruan, eta haren Aterpean egonaldietan, egonaldia ari dira egiten Organik konpainiako kideak aste honetan zehar Dantzagunean, Irrintzi lana prestatzen. Egonaldia baliatuta, Organik konpainiak entsegu irekia egingo du ostegun honetan Dantzagunean, nahi duenak gertutik ezagutu dezan bere lana. 

Entsegu irekia: Irrintzi lanaren prestaketa, Organik konpainia

Irrintzi lana prestatzen ari dira: Laurentx Etxemendi, Helena Golab, Natalia Monge

Eguna: uztailaren 30a, osteguna

Ordua:: 12:30

Tokia: Dantzagunea

 

Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 13:47etan