Tabakalerak hiru egonalditarako deialdia zabaldu du

Berriki Zentroak irailean ateak zabalduko dituela iragarri ostean, Tabakalerak artista, sortzaile eta kultura-eragileei zuzendutako egonaldi-programa jarri du martxan. Horretarako, gaurtik aurrera hiru modalitate ezberdin jasotzen dituen deialdia zabaldu du: Komisariotza, proiektu artistikoen ekoizpena eta bertako eta atzerriko sortzaileek elkarlanean garatzeko proiektu baten garapena. Egonaldiak azaroa eta abendua bitartean izango dira, eta horietan parte hartzeko deialdia abuztuaren 16a arte dago zabalik.

Egonaldi programa Tabakalera kultur proiektuaren gako garrantzitsua izango da. Honen bitartez, alde batetik, zentroan bertan garatzen den programa bera aberastuko da, eta aldi berean, bertakoak ez diren eragileak bertako dinamiketan txertatzea bilatuko da. Horrela, Tabakalerak proiektuaren nazioartekotzea eta kanpoko zein bertako artisten arteko topaketak bultzatuko dituen markoak bilatzen ditu.

Tabakalerako egonaldien deialdiak

Informazio-iturria: Tabakalera

Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko uztaila(r)en 30-(e)an 09:46etan