Donostia 2016, Dantza Hirian eta Trayectos jaialdien kolaborazioa

Olatz de Andres-ek egonaldi artistiko bat egingo du Dantzagunean abuztuaren 17 eta 31 bitartean, Donostia 2016 Fundazioak, Dantzaguneak, Dantza Hirian-ek eta Zaragozako Trayectos dantza-jaialdiak gauzatu duten kolaborazio proiektuaren markoan.

Ekimen honen helburu nagusia da elkarlanerako loturak sortzea hiri ezberdinetako dantza-jaialdi eta artisten artean. Olatz de Andres-ek Zaragozako Tarde o Temprano Danza konpainiarekin egonaldi labur baten ondoren, Zaragozako Trayectos jaialdian aurketu zuen bere lana ekainean.

Dantzagunean abuztuan egingo duen egonaldiaren ondoren, emaitza irailean aurkeztuko dute Dantza Hirian jaialdian.

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko abuztua(r)en 14-(e)an 10:07etan