Le Temps D'Aimer la Danse

Le Temps D'Aimer jaialdiren 25. edizioa irailaren 11 eta 20a bitartean egingo da Biarritzen. 10 egunetan zehar, dantza-korronte desberdinetatik datozen 29 konpainien lanaz gozatu ahal izango dugu Biarritz Culture-k antolatzen duen jaialdi honetan. Guztira, 45 emanaldi inguru egingo dira eta hiriko antzoki, plaza, lorategi eta hondartzak bihurutuko dira ikuskizun hauen eszenatoki.

Konpainia euskaldunen partehartzeari dagokionean, Mallandain Ballet Biarritz-ek "Estro" ikuskizuna aurkeztuko du irailaren 11an, Bilaka-ko dantzariek euskal dantza tradizionala Biarritzeko kaleetara eramango dute "Lehiotik" lanarekin irailaren 12an, Kukai dantza & Ttanttaka Teatroa-k "Komunikazioa / Inkomunikazioa" lanarekin dantza eta antzerkia batuko dituzte irailaren 18an eta irailaren 19a Ezpata dantzaren txanda izango da, izan ere, arratsaldeko 16.00tatik aurrera Maritzuli kopainiak (Biarritz), Duguna dantza taldeak (Iruñea) eta Zerutxu dantza taldeak (Markina-Xemein) talde-dantza honen bertsio desberdinak dantzatuko dituzte.

Informazio-iturria: Biarritz Culture

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SPROGRAMA FESTIVAL 2015.pdf5290 Kb
Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 15:53etan