"Soka" erakusketa irailean Biarritzen

2015eko irailaren 11tik urriaren 11a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" izeneko multimedia erakusketa berria estreinatuko da Biarritzeko Santa Eugenia elizpean. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dituen erakusketa ibiltari honek euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskainiko ditu. Sarrera doan izango da.

Erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak) eskainiko ditu, bai eta zazpi bideo sorkuntza original, bai eta SOKArentzat eginak izan diren argazki andana bat ere.
Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k eraman "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko anitz lekukotasun grabatuak izan direla eta horien zati frango ikusgai izanen direla erakusketan.

Bestalde, edukien aberastasun guzia jendeen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak baliatuak izanen dira ere.

Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak izanen dira bai eta bertze artxibo arraro frango ere.

Adibidez argazki-kazetaritzaren sortzaileetarik bat izan den Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egin argazkien bost erreprodukzio ikusten ahal dira erakusketan. Balio handiko dokumentu eder hauek International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.

 

XEHETASUNAK:

Euskal kultur erakundea - 05 59 93 25 25

"Soka" Biarritzen

Aurkezpen eta animazien plaketa (PDF)

 

Informazio-iturria: Euskal kultur erakundea

Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko iraila(r)en 02-(e)an 11:35etan