Ballet T tailerrak, 2015-2016

Ballet T ekimenak ikasturte berrirako hainbat ikastaro jarri ditu abian. Herritarren maila, esperientzia eta interesari egokitutako edukiak aurki daitezke bertan:

Dantzarako hastapen tailerra: Dantzara abiatu nahi duten herritarrentzat (irakaslea Izaskun Lapaza). Ikasle hasiberriak. Informazioa eta izen ematea

Sormen tailerra: dantzaren lehen ezagupenak jaso, eta mugimenduaren bitartez sormen gaitasunean arakatu nahi duten herritarrentzat (Irakaslea: Maider Oiartzabal). Aurreko ikasturteetako ikasleei zuzenduta. Informazioa eta izen ematea

Dantza laborategia: Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat. Hiruhilabete bakoitzean, koreografo ezberdin batekin jarduteko aukera izango dute. Ikasturteko lehen hiruhilabeterako koreografo gonbidatua Igor Calonge izango da. Matrikulazioa hiruhilaberak izango da. Informazioa eta izen ematea

Era berean, Aiko taldeak dantza tradizionalean oinarritutako ikastaroak ere martxan izango ditu Ballet T ekimenaren baitan. Ekimen honen informazioa jasotzeko: Aiko taldea 

Ordainketa banku-transferentzia bitartez egin beharko da, izena ematerakoan emango zaizuen kontu korronte zenbakian.

Izena emateko azken eguna irailaren 25a da, ostirala

Informazio gehiago: 943 483860 // Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazio-igorlea: Donostia Kultura

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko iraila(r)en 14-(e)an 08:36etan