Deialdia: XII. Dantza-zirkuitua

2015eko irailaren 18tik urriaren 16ra Dantza Zirkuitura proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago, 2016ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza-katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio-izaera duten katalogo laburrean bakarrik sartuko dira 2012tik geroztik estreinatutako ikuskizunak, betiere Sareako bulegoak horien berri duen arabera. Horregatik eskatzen da proposamenak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidaltzea,  albisteari erantsitako fitxa betez; epea datorren urriaren 16ra arte dago irekita. Gogorarazten dizuegu aurten ere posiblea izango dela konpainia beraren edo konpainia ezberdinen pieza laburrekin osatutako proposamenak aurkeztea, emanaldi bakarrean antzezteko asmoz.

Beren proposamenak dagoeneko Sareara bidali zituztenek ez dituzte berriz bidali behar, proposamenaren alderdiren bat aldatu bada ez ezikBestalde, iazko katalogoan sartutako proposamenak kontutan hartuko ditu Sareak aurten ere, konpainiek bertan dauden ikuskizunetako bat erretiratzea nahi ezean (horretarako iazko ikuskizunen zerrenda dago albiste honi atxikita).

Aurten ere posiblea izango da konpainia beraren edo konpainia ezberdinen pieza laburrekin osatutako proposamenak aurkeztea, emanaldi bakarrean antzezteko asmoz.

Sarea dantza-zirkuitua

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hamaikagarren ediziora heldu da 2015ean. Zirkuitua programazio eta kreazio esparruetan Euskadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, bide batez publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emanez. Zirkuitua EAEko antzokien zehar Dantza programatzen duen ziklo bat da. Bertan, zerrenda itxi baten barnean antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira.

Ikuskizunen katxeta Sareako bulegotik konpainiekin zuzenean negoziatzen da, ikuskizun bakoitzak guztira egingo dituen emanaldi kopurua kontutan hartuz. Urtero zehazten diren irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzak katxetaren zati bat ordaintzeko diru-laguntza eskainiko die konpainiei, horrela, konpainiek antzokiei eskaintza ekonomiko erakargarriagoa egin diezaieten.

Diru-laguntzak

Taldearen jatorriari dagokionez, ikuskizunek hurrengo diru-laguntza jaso ahal izango dute:

Euskal Konpainiak: katxetaren %55a BEZa barne eta 2.500€ BEZa barne topearekin.

Kanpoko konpainiak: katxetaren %40ra BEZ a barne arte biran egiten diren emanaldien arabera eta 3.000€ BEZa barne topearekin.

Antzoki bakoitzak egin beharreko difusioaz gain, Zirkuituaren difusio kanpaina eta etengabeko jarraipena bateratuak egingo dira: prentsaurrekoak, aldizkariak, agendak, telebistak, irratiak, eta abar.

Helburuak

Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmentzen dira:

2016. urteko Dantza Zirkuituan programatzeko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izango da.

Informazioa: Sarea

Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko iraila(r)en 22-(e)an 07:48etan