Tailerra: Elkarlan makinak Dantzagunean

Qualquer Kolektiboak proposatzen die laborategi honetako partaideei beren azken koreografia-prozesuetan erabilitako Sormen Makinak ezagutzea. Elkarlanerako makinon berezitasuna da, lan praktikoaren bidez, taldearen kolektbotasunaren bitartez aktibatzen direla partaide-sortzaile bakoitzak ekarritako material pertsonalak. Laborategian proposatzen da bateratzea idazkera (enuntziazioa) eta gorputz (mugimendua) materialak, taldean material koreografikoak sortzeko eta hedatzeko. Kolektiboa hainbat berezitasun batzean sortuko da, eta kezkak eta galderak partekatzeak material berriak sortuko ditu, partaideek beren lan artistikoak gara ditzaten, angulo berrietatik lantzeko.


Tailerra: Sormen makinak

Datak eta ordutegia:

Prezioa: 40€

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Toki mugatuak: 15

Cualquer kolektiboa

Cualquer Kolektiboa 2008an sortu zen Lisboan, Luciana Chieregati eta Ibon Salvador koreografo eta ikertzaileek elkar ezagutu zutenean.  Hasierako urte haietan filosofia garaikidearekin gurutzatutako dantza-piezak sortzea izan zen beren interesa.  Gaurkotasunaren mugan elkarrizketatzen diren lanak egiten eman zuten beren energia, antzerki-espaziotik irtenda eta, batez ere, koreografietatik abiatutako lengoaien sorreran ikertu zuten. Espazio fisikoez gain, alegiazko espazio funtzionalak antolatzeko kezkak, "errealitatea" asmatzeko moduarekiko kezkak bideratu zituen sortzaileok hainbat proposamen egitera, kasu, Lisboako Seu Vicenteko egonaldi artistikoetan edo Madrileko Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualeko Masterrean parte-hartzera. Horrez gain, gaur egungo zenbait koreografok emandako hainbat tailer, seminario eta topaketatan hartu dute parte. Gaur egun, Bilbon dago kolektiboa eta besteren artean, sorkuntzan ari dira lanean, Esti Olabarri, Isaak Erdoiza eta Idoia Zabaletarekin, Over piezan. Ikerketan ere ari dira, Sortutakoak 6n saritutako Huts-artean proiektuarekin.  

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko urria(r)en 19-(e)an 12:08etan