Dantzan Ikasi: Gipuzkoako dantzak: jatorria, estiloak eta bilakaera

Gipuzkoako dantzei begirada zabal eta kritikoa eskaini nahi diegu ikastaro berezi honen bidez. Lau saioz osatutako ikastaroa izango da, eta horien bitartez nagusiki bi gai jorratu nahi ditugu. Gipuzkoako dantzei buruz maiz esaten dugu oso teknikoak direla eta sistema egituratu bat osatzen dutela, ba, sistema eta teknika horren jatorria zein izan daitekeen azaleratzeko ahalegina egingo dugu. Beste alde batetik, azken urteotako bilakaeran gertatu den estilo aldaketa nabarmena agerian jartzeko saiatuko gara.

Irakasleak: Gipuzkoako dantzetan espezialistak eta dantza-maisu katalan bat

Gipuzkoako dantzen bilakaeran eta transmisioan parte-hartze zuzena izan duten Iñaki Arregi, Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo, Juan Antonio Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea edo Mikel Sarriegi izango dira ikastaro, mintegi eta hitzaldietan parte hartuko duten hizlari eta dantza-maisuetako batzuk. Horiez gain, gure dantzen arrastoa Berpizkundeko dantza-maisuen tradizioan kokatzen laguntzeko, garai horretako dantzetan espezialista den Carles Mas katalana izango dugu saio berezi bat eskaintzen.

Jatorria eta bilakera

Euskal dantzetan maiz agertzen zaigun kontraesana bete-betean gorpuzten da Gipuzkoako dantzetan. Nola izan daiteke plazako dantza bat, herri dantza bat, hain teknikoa, konplexua eta zaila aldi berean? Gipuzkoako dantzen tradizioak sistema zahar akademiko batean duela jatorria erakusten saiatuko gara ikastaro honen bidez. Dantzarien formazioa diziplina eta entrenamenduan oinarritzen zuen sistema horren bilakaera lokal bat litzateke beraz esku artean duguna, eta Berpizkunde garaiko dantza sistema horren berri izan eta bilakaeraren nondik norakoak ezagutarazteko ahalegina egingo dugu.

Ikastaroaren bigarren zatian, azken 40 urteotan Gipuzkoako dantzetan gertatu den estilo eta sistema aldaketa agerian jarri nahi dugu. Gipuzkoako dantzak egiteko eredu berri bat zabaldu da. Aurretik zegoena dantza-maisuek belaunaldiz belaunaldi transmititu dutena ordezkatu egin da estilo berriarekin, eta estilo zaharra ia-desagertarazi egin dugu oso urte gutxitan. Gertatu den aldaketa hori agerian jarri eta estilo zaharra gaur egun nagusi denaren aurretik zegoena agerian jartzen saiatuko gara.

Ikastaro bat, lau saio, lau hilabetetan

Ikastaro bat bada ere, lau saio autonomotan antolatu dugu, eta hilean bat izango da. Gomendioa ikastaroa osorik egitekoa bada ere, saio bakoitzean autonomoki izen-eman eta parte hartzeko aukera izango da, baina leku aldetik arazoak baleude ikastaro osorako izen-ematen dutenek izango duten lehentasuna. Azaroan hasi eta otsailera bitartean, hilean saio bat burutuko da, larunbat goiz batez gehienetan, eta Carles Mas-en ikastaroa berriz larunbatez goiz eta arratsaldez burutuko da. Errenterian, Dantzagunean izango dira lau saioak.

Azaroak 21. Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa

Aurkezpena eta sarrera historikoa: Oier Araolaza - Mikel Laboa katedra (EHU)
Irakasleak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea - Argia / Ikerfolk
Data: 2015eko azaroak 21, larunbata
Ordutegia: 10:00–13.00 
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €

Abenduak 19. Berpizkundeko dantza-maisuen sistema

Irakaslea: Carles Mas
Data: 2015eko abenduak 19, larunbata
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00–18:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 25 €

Urtarrilak 16. Iztuetaren XIX. mendeko ekarpena eta XX. mendean ia-desagertu den dantzakera

Hitzaldia: Iztuetaren ekarpena. Juan Antonio Urbeltz - Argia / Ikerfolk
Mintegia: Gipuzkoako dantzakera zaharra. Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo eta Iñaki Arregi. Gidaria Mikel Sarriegi. 
Data: 2016ko urtarrilak 16, larunbata
Ordutegia: 10:00–11:30 eta 11:30-13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €

Otsailak 20. Gipuzkoako dantzen sistema zaharra

Irakaslea: Mikel Sarriegi - Aurtzaka dantza taldea.
Data: 2015eko otsailak 20, larunbata
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €

Prezioa: 50 € ikastaro osoa (banaka ere matrikulatu ahal izango da bakoitzari dagokion prezioan)
Izena emateko epea: tokiak bete arte (preferentzia izango dute ikastaro osora matrikulatutakoek)

Informazioa: Dantzan Ikasi

Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko urria(r)en 29-(e)an 09:44etan