Tailerra: dantza integratua Errenterian

Errenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta Kolorearekin Elkarte Artistikoaren batera, dantza integratu formazio tailer bat antolatu dute azaroa-ekaina bitarte.

Tailerra: dantza integratua

Irakaslea: Izaskun Lapaza

Egunak: asteazkenak eta ostiralak, azarotik ekainera (hasiera: azaroaren 4an)

Ordutegia: 11.00-13.00

Tokia: Dantza gelan (3.solairuan, Niessen kulturgunean)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Kolorearekin Elkarte Artistikoa

Kolorearekin Elkarte Artistikoa irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Bere helburua ekintza artistikoetan inklusibitatea lantzea da, edozein motatako pertsonarentzako, izaera fisiko, funtzional… desberdinak alder batera utzita.

Elkarteak dituen bi urte hauetan, “Dantza Integratua”-n sentsazio desberdinak probatzen saiatu da modu banakakoan eta taldean ere. Gorputzaren mugimenduen bitartez zerbait adierazi ahal izatea da guretzako “Dantza Integratua”. Horretarako behartu gabeko mugimenduak erabiliz, ahalik eta sormen haundiena sortzen saiatzen gara.

Izaskun Lapaza

Eskola hauek bertan partehartuko dugun guztion heziketarako izango da.

Neri dagokidanez, norbanako bakoitzak nire proposamenei nola aurre egiten duen ikustea izango da. Bakoitzaren erantzunaren baitan, gure fisikalidadean beti ere aurrera egiteko asmoz, ariketa desberdinak proposatzen joango naiz partaide bakoitzari.

Alderdi hauek lantzen joango gara:

Informazioa: Kukai

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 17:41etan