Deialdia: ACT Jaialdia 2016, proposamenak bidaltzeko epea irekita

2016ko Ekainaren 1etik Ekainaren 5era bitarte ospatuko da ACT Jaialdia Bilbon eta Barakaldon. ACT sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa da. ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du,aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma da.

Berriz ere, dantza eta antzerkiaren munduko sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diegu bultzada. Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko ditugu Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz.

Gehiago jakin nahi izanez gero edo zure proposamena helarazteko, deskargatu izen-emate orria eta oinarriak eta bidal iezazkiguzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikora.

Proposamenak bidaltzeko epea 2016ko Urtarrilak 15era arte dago zabalik.

Informazioa: ACT Jaialdia

Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko azaroa(r)en 04-(e)an 12:26etan