Ikuskizuna: Haatik, "Errimak oinetan" Bilbon

Datorren azaroaren 20an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Errimak Oinetan ikuskizunaren beste emanaldi bat egingo dugu Bilboko erdialdean dagoen BBK aretoan. Ikuskizunak herriz-herri denbora daraman arren, eta nahiz eta berrogei emanalditik gora egin, Bizkaiko lurraldean egindako emanaldiak ez dira asko izan. Horregatik, bilbotar eta bizkaitar guztiak konkistatzeko esfortzu berezi bat egingo dugu emanaldi honetan. Eta ez daude bi saio berdin… musikak, espazioak, dantzariak eta ikusleen erreakzioek egiten baitute berezia emanaldi bakoitza. Oraingo honetan gainera, zenbait protagonista ez dira ohikoak eta horrek ere apartekoa egingo du ekitaldia.

Ikuskizuna: Errimak oinetan, Haatik Konpainia

Data: azaroaren 20a, ostirala

Tokia: BBK aretoa, Bilbo

Prezioa: 5€ Sarrera-salmenta

Ordua: 20:00

Errimak oinetan ikuskizuneko informazio osoa

InformazioaHaatik Konpainia

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 14:47etan