Ikerketa Performatiboaren Nazioarteko I. Topaketak

Abenduaren 10 eta 11 bitartean egingo dira Bilbon Ikerketa Performatiboaren I. Topaketak. Bertan dantza-praktikaren bidezko ikerketarako esperientziak eta bizipen harreman-espazioak zabaldu nahi dituzte, praktika artistikoak adiera emateko eta zabaltzeko helburuarekin. Helburuen artean bada ere dantza-praktiken bidez gizarte eta kulturtestuinguruetan partaidetza suspertzea.

Sormena, komunikazioa eta dantza-praktiken sozializazioa

Lehengo mendearen erdialdetik, dantzaren praktikak lurralde fisiko eta kontzeptual desberdinetatik igaro dira, marko disziplinarrak, dispositibo eszenikoak, produkzio-sistemak eta sormen zein harrera prozesuak eraldatuz.

Ibilbide horien zehar, dantza-praktikak beste pratika artistikoekin elkarrizketa emankorra ezartzeaz gain, giza eta kultur ehunean diren hainbat gertakari, galdekizun eta tentsio garaikidetan inplikatu dira. Aldi berean, dantzaren objektua konplexu samar bilakatu da, disziplinarteko hurbilkerak eta ikerketa zein ezaguera forma berriak eskatuz.

Testuinguru honetan, praktika eszenikoen bitartez burutzen den ikerketak ikerketa-programa berria sortarazten du. Programa hau egungo eskenan eta pentsamoldeetan suertatzen ari diren gertakari eta transformazioak aztertzeko helburuarekin plazaratzen da. Hortaz gain, ikerketaren partaideak inplikatzen ditu eta ikerketaren prozesuan suertatzen diren subjektu eta objektuaren arteko harremanak haren funtzezko osagarriak direla onartzen ditu.

Ikerketa performatiboan sormen-prozesua bera ikerketaren lehenbiziko interesgune moduan kokatzen da obraren aurretik, azken hau askotan osatugabe gera daitekeena.

Bestalde, ikerketa performatiboak sormen-prozesuko diskurtsoaren produkzio-gunea daiteke, dantzaren komunikazioa, hezkuntza eta gizarteratze prozesuak lagunduz, eta dantza-praktiken dibertsitatearen ikusgarritasunerako aukera emanez.

Dena dela, ikerketa performatiboak agerpen eskasa dauka unibertsitatean eta ikerketa akademikoen zein I+G+b programetan.

Topaketa hauek dantza-praktikaren bidezko ikerketarako esperientziak eta bizipen harreman-espazioak zabaldu nahi dituzte, praktika artistikoak adiera emateko eta zabaltzeko helburuarekin. Helburuen artean bada ere dantza-praktiken bidez gizarte eta kulturtestuinguruetan partaidetza suspertzea.

Amaitzeko, Topaketa hauek arreta nahi dute deitu ikerketa performatiboaren balioaz hurrengo sortzaile, ikertzaile eta dantzaprofesionalen formakuntzan. Batez ere, sortzaileek beraiek ikasirakaskuntza prozesuak diseinatu behar dituzten egoeretan.

PROGRAMA

Abenduaren 10a 

Dantza eta espazio publikoa(k)

9:00: Harrera eta dokumentazioa

9:30: Inaugurazioa

10:00: Aurkezpena. Artea eta praktika kontestualak

10:30: Lekuz Leku. La Fundición

11:00: Natalia Monge (Organik Dantza-Antzerkiko zuzendaria). Espazio publikoan.

11:30: Etenaldia

12:30: Lurraldeak. Compañía Sharon Fridman

13:30: Bárbara Díaz (D+i eta Eva Bertomeu Cia.Danza). HiriKoreografiak.

Arratsaldea

16:00: Hizketaldia. Dantza espazio mugarrietan. Euskal Herriko Konpainiak.

17:30: Etenaldia

18:00: Choreoscope. Loránd János (Zuzendaria-Komisarioa)

Abenduaren 11

Sormen-prozesuak dantzan

9:30: 4. azala/4th. Mihaela Kavdanska (Zuzendaritza Artistikoa) eta Dolma Jover (Koreografoa eta Interpretea)

10:15: Rose Breuss (Koreografoa)

11:00: Laura Kumin (Zuzendaria, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren Zuzendaria, Paso a 2).

11:45: Etenaldia

12:15: Pere Faura (Koreografoa, dantzaria)

13:00: Andrés Marín (Flamenco Abierto konpainia)

Arratsaldea.

Sormena, heziketa eta dantzaren gizarteratzea 

16:00 Hizketaldia: dantza, eskola eta komunitatea

Moderatzailea: Alicia Gómez Linares (D+i eta Universidad de Cantabria)

Parte-hartzaileak: Juan Antonio Urbeltz (folklore ikertzailea), Fatima Sanchez (Botin Guneko SormenEmozio eta Gizarte Hezitzailea), ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Amaia Navascues Alberdi (Gorputzaldiak), Begoña Krego eta María Martín (KregoMartín konpainia)

17:00: Elkarrizketa: Marcos Morau (La Veronal konpainia)- Jon Maya (Kukai Dantza)

18:00: Kafe etenaldia

18:30: Prestakuntza dantzan eta ikerketan

Moderatzailea: Carmen Giménez Morte (D+i eta Valentziako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioa)

Parte-hartzaileak: Esther Vendrell eta Carles Salas (Institut del Teatre), Ana Remiro (Dantzerti), Eneko Lorente Bilbao (UPV/EHU), Alicia Gómez Linares (D+I)

20:00 Amaiera

Informazioa: EHU / D+I Elkartea

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 17:09etan