Tailerra Dantzagunean: Ai Do Project, Iker Arrue

Urte berria hastearekin batera, urtarrilaren 2tik 5eraIker Arruek tailerra emango du Dantzagunean. 2009tik garatzen ari den Ai Do Project ekimenaren baitan landutako hainbat teknika eta mugimendu irakatsiko ditu. Lengoaia koregrafiko berri bat garatzea du helburutzat Arrueren proiektuak, Japoniako aikido arte martziala eta dantza garaikidea uztartuta. Gorputza zaintzea eta ez mintzea da oinarri nagusia, mugimenduak era organikoan eginda. Maila ertain eta aurreratuko dantzariei zuzendutako tailerra da, eta iraungo duen lau egunetan garapen zehatza izango du ikastaroak. Ondorioz, ez da parte-hartze partzialik onartuko.

Tailerra: Ai Do Project, Iker Arrue

Datak: 2016ko urtarrilaren 2tik 5era

Ordutegia: 10:00-12:00

Tokia: Dantzagunea

Prezioa: 50€ (Ordainketa banku-transferentzia bidez egin behar da ondorengo kontuan, EVO: 0239 2030 64 3040035585)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko azaroa(r)en 25-(e)an 17:29etan