Tailerra Dantzagunean: emanaldietako plangintza teknikoa, ATAE

ATAEk, Arte Eszenikoetako Teknikari Profesionalen Elkarteak, hainbat tailertxo antolatzen ditu, eremu eszenikoan formatzeko. Dantzagunearekin elkarleanean antolatu dute hurrengoa, eta oraingoan landuko den esparrua izango da ikuskizunetako plangintza teknikoarena. Zenbait elementu landuko dituzte: fitxa eta eskaleta teknikoak nola egin, aztertu eta egokitu zuzeneko ikuskizunetara (eszenatokien planoak, argiak, backline, eszenografia, soinua...). Ikastaroa zuzenduta dago bai jiran dauden teknikariei, baita antzoki- ko bertako teknikariei ere. Tailertxoko ikasleen zalantzak argituko dira, eta geure rider propioak sortzeko aholku interesgarriak emango dira baita ere.

Tailerra: emanaldietako plangintza teknikoa

Irakaslea: John Luhman

Eguna: abenduaren 16a, asteazkena

Ordutegia: 17:00-20:00

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Prezioa: 10 € ATAEko bazkideak / 20€ Publiko orokorra

Toki mugatuak: 25 pertsona

Plazak emango dira ikastaroaren matrikularen zenbatekoa ATAEren edozein kontutan sartzearen ordenaren arabera (BBK: 2095 0000 70 9103906098; La Caixa: 2100 4817 18 2100174459). “Kontzeptua” atalean ikaslearen izena jarri behar da eta datuak(izenabizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, emaila) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali.

Informazioa: ATAE

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko azaroa(r)en 27-(e)an 09:30etan