Egonaldiko erakustaldia Dantzagunean: Jann Gallois

Jann Gallois dantzari frantziarra egonaldia egiten dari da Dantzagunean, Maspalomaseko Masdanza jaialdiaren eta Dantzagunearen arteko elkarlanaren karietara. Egiten ari den lana eta bere sorkuntza-ildoak gertutik ezagutzeko erakustaldia egingo du heldu den ostiralean, abenduak 18, Dantzagunean bertan. Paristar dantzariaren lana ikusi nahi duten guztiei dago irekita erakustaldia.

Egonaldiko erakustaldia: Jann Gallois

Data: abenduaren 18a, ostirala

Ordua: 12:30

Tokia: Dantzagunea

Jann Galloisen webgunea

Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko abendua(r)en 09-(e)an 16:42etan