Estreinaldia: "Oskara", Kukai eta La Veronal Victoria Eugenian

Urtarrilaren amaieran estreinatuko du Kukai konpaniak Donostiako Victoria Eugenian Oskarabere azken ikuskizunaIkuskizun honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak laguntzea.

Estreinaldia: Oskara, Kukai / La Veronal

Datak eta ordutegia: 

Tokia: Victoria Eugenia, Donostia

Prezioa:  24, 18, 10 (40 afaria barne) €

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.

Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez arituko dira Marcos Morau koreografoaren lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean eta Erramun Martikorena kantariaren parte hartzearekin.

30eko ikuskizunaren ondoren, Kukai eta La Veronaleko kideek Oskara lan koreografikoaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Oraingoan ere Andoni Mutiloak egingo ditu moderatzaile lanak.

Informazioa: Kukai / Donostia 2016 / Victoria Eugenia / Dantzan.eus

Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urtarrila(r)en 21-(e)an 08:59etan