Deialdia: Big Dance 2016

Foundation for Community Dance eta Londresko Alkatetzak bi urtetik behin antolatzen duten jaialdia da Big Dance. 2006. urtetik mundu osoko milaka pertsonek parte hartu dute ekimenean, beti ere, sortzaile britainarrek sortutako proiektuaren inguruan. 2012an, Londresko Joko Olinpikoen urtean, 3.500 jardueratik gora antolatu zituzten Big Dance-ri lotuta.

Aurten Big Dance lantzen ari gara gu ere, munduko koreografia handienean parte hartzeko; Akram Khan Britainia Handiko koreografo entzutetsuak sortutakoa da.

Nitin Sawhney-ren musika oinarri hartuta sortu du pieza Akram Khan-ek. Bideoa eta material pedagogikoak eskuragarri daude (http://www.bigdance.org.uk/). Jarduera, berriz, maiatzaren 20an egingo dugu, 13:00etan.

Big Dance-n parte hartzeko monitoreen formazioa martxoaren 4an egingo dugu azkenean, 09:30etik 16:00etara, Victoria Eugenia Antzokiko dantza aretoan.

Guztira, 30 irakaslerentzat ditugu plazak. Oraindik garaiz zaudete izena emateko, baina eskertuko genuke lehenbailehen jakinaraztea parte hartuko duzuen edo ez.

Proposamena interesgarria iruditzen bazaizue, eskertuko dugu mezu honi lehenbailehen erantzutea, zenbat formatzailek parte hartuko duzuen esanez.

Ekimen honetan parte hartzeak ez du esan nahi Olatu Talkara aurkeztu dituzuen proposamenak bertan behera geldituko direnik. Antolakuntzak aukeratzen baditu berdin-berdin egingo dituzue, Big Dance-n parte hartu edo ez.

Informazioa: Donostia 2016

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 10:23etan