Ikastaroa: Eneko Balerdi Oñatin

Oñatin sortu berri den Irazan Antzerki Taldeak ikastaro bat antolatu du Eneko Balerdi dantzari eta irakaslearekin, otsailaren 20an, Oñati bertako Eltzia aretoan. Helburua da martxan jartzen ari diren proiektuari oinarri bat ematea. Ikastaroan landuko dituzte, besteak beste, oholtza gaineko jarrera, espazioaren erabilera, gorputzaren mugimenduak, etab.

Data: otsailaren 20a, larunbata

Tokia: Eltzia, Oñati

Ordutegia: 16:00-20:00

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Irazan Antzerki taldea

Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 09:25etan