Tailerra: Dantzaz, Kutxa Kultur Fundazioan

Dantzazek topaketa dantzatuak proposatzen ditu, Dantzaz-en dantzariak eta Kutxa Kultur Plazan partehartzaileen arteko esperimentazio eta sormenerako une magikoak. Tailerra doakoa da eta otsailaren 18an izango da, 19:00etatik 20:30era. 14 urte baino gehiago badituzu, parte-hartzera gonbidatzen zaitugu. Ez da dantza jakin behar.

Izen ematea Kutxa Kulturrren facebook-aren bidez izango da. Kopuru mugatuak.

Dantza tailerraBakarrizketatik elkarrizketara, Dantzaz konpainia

Data: otsailaren 18a, osteguna

Tokia: Kutxa Kultur Fundazioa

Ordutegia: 19:00-20:30

Izen-ematea: Kutxa Kulturren Facebookeko orria

Performance-tailer hauexek ordu t’erdiko iraupena izango dute, eta gorputzaren beroketa arinarekin hasiko dira, dantza garaikidearen kontzeptuekin jolastuz: espazioa, erritmoa, musikalitatea…, partehartzaile bakoitzaren ahalmen fisikoak esnatuz, eta bestearekiko konekzioak aztertuz.

Pauta zehatzak emanda, Dantzaz-en dantzariak gidariak izanda, haien monologoak sortzen hasiko dira, besteekiko elkarrizketa pixkanaka sortuz, bi, hiru, edo taldearekin arituz, partehartzaileek eta dantzariek sortutako talde dantza majiko bat sortuta.

Informazioa: Kutxa Kultur Fundazioa

Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 11:01etan