Dantzaren inguruko asteburua Errenterian: Jotamentala, Dantza Familian, eta Oskara

Erreteriako Udalak jardueraz betetako asteburua antolatu du. Gaur bertan Aikoren Jotamentala dokumentala emango dute Kulturgunean. Aiko taldeak jotaren edo fandangoaren inguruan egin berri duen dokumentala da. Familientzako txanda izango da bihar, Kukaik garatutako Dantza familian ekimenarekin. Igandean berriz Kukaik bere publikoaren aurrean emango du duela gutxi Victoria Eugenian estreinatu zuen Oskara ikuskizuna

Otsailaren 19a, ostirala: Jotamentala, Aiko taldea

Errenteriako Udalak, Kukai Dantza eta Aiko Taldearekin batera, JOTAMENTALA Dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Filmaren jatorria, AIKO Taldeak jotaren aurrean duen debozioan dago, erabateko dantza (eurak esaten duten moduan), jatorrian Elizak bekatuzkotzat hartu zuena eta euskal nazionalismoak garbi eta kasto bilakatua, landa inguruko munduari lotua, betidanik hirikoa izan den eta den arren, etengabe berriztatzen dena eta gaur egun erabat indarrean dagoen gaur egungo kultur adierazpena. ‘Jotamentala’, AIKO Taldeak Interneten jotari buruzko plataforma martxan jartzeko duen egitasmo handiaren barruan sartzen da. Plataforma horretan grabazioak, partiturak, idazkiak, gogoetak, proposamen didaktikoak, ariketak, pausoak eta dantza herrikoi horri buruz ekarpena egin dezakeen edozein elementu sartu ahal izango da. AIKOko kideez gain, Cesc Gelabert edo Jon Maya bezalako dantzariek eta koreografoek eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena bezalako folklorearen ikerlariek ere euren testigantza eskaintzen dute.

Otsailaren 20a, larunbata: Dantza familian, Kukai konpainia

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, OarsoIrriak egitasmoarekin elkarlanean, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Niessen Kulturgunean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.

Otsailaren 21a, igandea: Oskara, Kukai konpainia

OSKARAk bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat. Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez arituko dira Marcos Morau koreografoaren lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean eta Erramun Martikorena kantariaren parte hartzearekin. Scène Nationale du SudAquitainekin egindako koprodukzioa.

Informazioa: Errenteriako Udala

Inprimatu
Igandea, 2016(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 10:45etan