Tailerra Dantzagunean: Ai Do Project, Iker Arrue apiril amaieran

Iker Arruek dantza garaikide ikastaroa emango du Dantzagunean apirilaren 30 eta maiatzaren 1ean, Haatik dantza konpainiarentzat egiten ari den sorkuntza-lanaren karietara. Aiert Beobide Haatikeko zuzendariak, Vitali Safronkine eta Iker Arrue koreografoak gonbidatu ditu Hormek diote programa presatzeko, eta duela gutxi hasi ziren prestatzen Dantzagunean. Ai Do Project konpainiako lan egiteko moduari hurbilketa honetan, ekoizpenari berezko zaion material koreografikoa hartuko da abiapuntutzat, bi lan-egunetan zehar, material berria sortzeko duten sorkuntza-gida zehatzak aplikatzeko.

Datak: apirilaren 30a eta maiatzaren 1a 

Ordutegia: 10:00-14:00

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izen-emateko epe-amaiera: apirilaren 15a  

Prezioa: 50 € 

Ikastaroa maila ertaineko eta aurreratuko dantzariei zuzenduta dago. Izen-emanez gero, kurtso osoan hartu behar da parte. Izen-ematea onartutzat emango da ordainketa egindakoan.

Informazioa: Ai Do Project

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 16:07etan