Emanaldia: "Aureo", Dantzaz Irunen

Dantzazek nazioarteko mailako dantza ikusle guztien esku utzi nahi du, koreografo ospetsurekin lan eginaz eta Europa osoko bere dantzari gazteez baliatuz, beren lehen lan-aukera jaso dutenak Dantzazen. Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere. Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.

Data: matxoaren 12a, larunbata

Tokia: Amaia antzokia, Irun

Ordua: 20:00

Prezioa: 7 eta 10 €

Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous

Dantzariak: Jone Amezaga, Richard De Leyos, Carmen Derre, Rafke Van Houplines, Andrea Loyola, Agustin Martinez, Gilles Noël, Nora Paneva, John O´Gara, Paula Parra, eta Josu Santamaria

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 629 889 826 (Fernando Sáenz de Ugarte)

Informazioa: Dantzaz konpainia

Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 10:26etan