Master classa + ikuskizuna: Jone San Martin

Klasea apirilaren 3an, igandean, izango da, eta parte-hartzaileek San Martinen sorkuntza-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Dantzari eta koreografoak maiatzean Kursaalen aurkeztuko duen Legitimo/Rezo ikuskizunerako sarrera bana jasoko dute izena ematen dutenek. Donostiarra 20 urte baino gehiagoz aritu da lanean William Forsythe koreografo ospetsuarekin batera.

Donostia 2016k karta zuria eman dio Jone San Martin dantzari eta koreografoari Hiriburutzaren programa kulturala aberats dezan, eta gonbitari erantzuneko, donostiarrak bost proposamen ekarriko ditu lurraldeko espazio berezitara, xede izanik bere nazioarteko ibilbidea eta jaioterria uztartzea.

Egitasmo honen baitan, eta Dantzagunearen, Kursaal Eszenaren eta Donostia 2016ren lankidetzari esker, Jone San Martinek masterclassa eskainiko du datorren apirilaren 3an. Klase ireki honetan izen ematen duten pertsonek San Martinen Legitimo/Rezo ikuskizunerako sarrera bana jasoko dute. Lan horrekin, hain zuzen ere, estreinatuko du San Martinek bere karta zuria maiatzaren bukaeran Kursaalen. Programa bikoitzaren prezioa (masterclassa eta sarrera) 16€koa da.

Datak eta ordutegia

Master classa: Jone San Martin 

Klase honen xede bikoitza da. Alde batetik, teknika-maila zabala duten pertsonei (ez da dantza-maila zehatz bat eskatzen) Jone San Martinen sorkuntza-lana gerturatzea da asmoa; baita dantzaren eta dantzarako publikoa sortzearen alde egitea ere.

Ikuskizuna: Legítimo / Rezo

Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dio lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta ospe handiko koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena “dantzatu” egingo du.

Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin y Josh Johnson

Interpretazioa: Jone San Martín

Kanpo-eragilea: Josh Johnson

Prezioa: 16€ (master classa + ikuskizuneko sarrera)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (apirilaren 1a baino lehen)

Ordainketa: diru-sarrera egin beha da ES77 3035 0053 07 0530045362 kontuan (izen-abizenak eta "Jone San Martin" kontzeptua jarri). 

Informazioa: Donostia 2016

Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 12:03etan