Urbeltzen "Dantza Ganbara" Donostian

Dantza egiteko gonbidapena, nahi duen orok dantza egiteko aukera izango du: jauziak, muxikoak eta beste dantza batzu Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean eta Marian Arregiren musikaz lagunduta. Jarduera honek DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak laguntzea.

Data: martxoaren 31, osteguna

Tokia: 2016 Gunea, Donostia

Ordua: 19:30

Antolatzaileak: Euskal Kultur Erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta DSS2016EU.

Informazioa: Donostia 2016

Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 08:53etan