Ezpalak jaialdia: Ezpata-dantzak, 10. urteurrenean

Oraindik izena ere ez zuen lehen Ezpalak jaialdia 2006an egin genuen, Eibarko 41. Euskal Jaian, eta ezpata-dantzak izan genituen gai. 2007an, makila-dantzen jaialdiarekin zabaldu zen jaialdia Iruñera eta 2008an hartu zuen Ezpalak izena. Hamar urteko ibilbidea borobilduz, ezpata-dantzak ditugu 2016an berriz protagonista.

Ezpata-dantzak dantza egitura moduan ulertzen ditugu gaur, ez du axola ezpatak, makilak, arkuak edo sokak erabiltzen diren, tresna horiek erabilita osatzen diren dantza egiturek ematen diote izena generoari. XV. mendean modan ziren ezpata-dantzak Europan eta XXI. mende hasieran ere modan daudela esan daiteke. Zahar-zaharrak eta berri-berriak, denetarikoak ikusi ahal izango ditugu 2016ko Ezpalak jaialdian -maiatzaren 28 eta 29an-, eta bai urrutitik (Ingalaterra edo Andaluziatik) etorritakoak eta gure hiri eta herrietan egiten direnak.

Honako taldeak ariko dira nazioarteko Ezpalak jaialdian:

Informazioa: Ezpalak jaialdia

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 07:28etan