Deialdia: 2016an dantza-birak sustatzeko diru-laguntzak

2016 urtean dantza-birak sustatzeko 33.000€ bideratu ditu Etxepare Institutuak. Diru-laguntzak emateko baldintza nagusia da euskararen eremutik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea da, eta uztailaren 15ean bukatuko da eskaera egiteko epea

Zein jarduera laguntzen dira diruz?

Dantza-biratzat: urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan euskal herritik kanpo. Salbuespen modura, dantza-azoka profesional batean emanaldi batekin parte hartzea biratzat onartuko da.

Zeintzuk dira eskaerak aurkezteko epeak?

Epe-aldi bakarra dago eskaerak egiteko: maiatzaren 13tik uztailaren 15era artekoa, biak barne.

Aurkez daitekeena: 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.

Zenbat diru dago?

33.000 euro daude dantza biretarako.

Zein gastu laguntzen dira?

Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Zein da jaso daitekeen gehienezko dirulaguntza?

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

Distantziaren arabera, honakoa izango da dantza‑bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

- 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

- 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Eskaeraren balorazioa

Diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 10. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, harik eta horretarako diru-funtsak amaitu arte.

2016.05.12 EHAA / DEIALDI OFIZIALA

Informazioa: Etxepare Institutua

Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 10:04etan