Master classa: Gipuzkoako dantzak, Dantzerti eta EDB

Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Dantzertiren elkarlanak aurrera jarraitzen du. Oraingo honetan Gipuzkoako dantzen master Classa antolatu dugu, Jesus Mari Garate maisuaren eskutik. Dantzertiko egoitzan izango da ekainaren 4an goizeko 10:00etatik, 13:30era. Ikastaro berezi hau, EDBko eta Dantzertiko kideei irekita dago (10€) eta publiko guztiari ere (15,-€). Interesa daukaten pertsonek, maiatzaren 29a baino lehen, beren datuak ondorengo helbidera bidali behar dituzte: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Data: ekainaren 4a, larunbata

Tokia: Dantzerti

Ordutegia: 10:00-13:00

Prezioa: 15€ / 10€ (Dantzertiko ikasleentzat eta EDBko bazkideentzat)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Euskal Dantzarien Biltzarra

Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 11:44etan