Emanaldia: "Symbiosis", Ziomara Hormaetxe Hondarribian ekainaren 3an

Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute.

Data: ekainaren 3a, ostirala

Tokia: Itxas Etxe auditoriuma, Hondarribia

Ordua: 20:00

Prezioa: 6€

Informazioa: Dantzan.eus / Ziomara Hormaetxe

 

Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 11:54etan