Estreinaldia eta emanaldiak: "Hormek diote", Haatik konpainia uztailean zehar Donostian

Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote ekimenaren helburuak jarraituz, Horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza, kaleko arte bezela ere aldarrikatuz. Sorkuntza-prozesuaren zati handi bat Gipuzkoako Dantzagunean egin da, eta 2015eko urte amaieratik oso izaera eta lengoaia ezberdineko hiru dantza-sortzaile elkartu ziren proiektu hau aurrera eramateko: Vitali Safronkine, Iker Arrue, eta Aiert Beobide. Hauetako bakoitzak ikuspegi pertsonal batetik abiatuz gure gizarteak elkarbizitzeko dituen konplexutasun eta gabezietaz hausnartu eta konpainiako dantzarien bitartez agertzeko erronka izan du.

Horma bakoitzak duen proposamen artistikoan oinarritu dira bere piezak osatzeko. Hauen inguruko biztanleriaren eta eraikinen berezitasunak kontuan hartu dituztelarikGuztira Pascal Gaignen musikarekin sortutako 5 koreografia labur izango dira.

Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiak, Ereiten kultur zerbitzuaren ekimenari esker antolatutako egitasmoa da.

EGITARAUA

Ekainaren 29a

Uztailaren 7a

Uztailaren 14a

Uztailaren 24a

Uztailaren 29a

Fitxa artistikoa

Hormek diote proiektuko webgunea

Informazioa: Haatik / Dantzan.eus

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 29-(e)an 09:06etan