Donostia 2016 eta Gipuzkoako Dantzagunea: Lyongo Biennal de la Danse Donostian, uztailaren 3an

Uztailaren 3an, Lyongo Biennale de la danse ekitaldia baino bi hilabete lehenago, jaialdiaren aurrerapen bat eskainiko du Donostiak. 11:00 eta 21:00 bitartean egingo diren emanaldietan eta ekintzatan, irailean Lyonen izango diren hainbat konpainia ariko dira, Gipuzkoako Cielo Raso, Ertza, Lasala eta Shakti Olaizola konpainiaekin batera. Nazioarteko eta Gipuzkoako konpainien arteko zubi hau Donostia 2016k eta Gipuzkoako Dantzaguneak eraiki dugu elkarlanean. Katalunia eta Okendo plazak izango dira ekitaldien guneak.

Donostia dantzaren hiriburu bilakatuko da uztailaren 3an, dantza garaikidearen munduko erreferente den Biennale de la danse jaialdiari esker. Zubideak. Lyon Donostian izango da, Biennale de la danse jaialdia Lyonen egin baino bi hilabete aurretik. Maison de la danse etxeko zuzendari Dominique Hervieu arduratu da hirugarren Zubideak honetako programazioa bereziki prestatzeaz. Zuzendari sonatuak ikus-ahalmen handiko obrak aukeratu ditu, indar poetiko handikoak, inpaktua eta kalitatea lortzeko xedez. Era berean, Cielo RasO, Ertza, Lasala eta Shakti Olaizola konpainiek bertako ukitua emango diote jaialdiari. Donostia 2016 eta Orona dira koproduktore Tangerreko Talde Akrobatikoaren eta Yoann Bourgeois konpainiaren obrak erakutsiko dituen jaialdi honetan.

Egitaraua

Katalunia plaza

Koreografia berezi eta ikusgarri bat. Grabitaterik eza, erabateko esekitze-egoera bilatzen duen pertsonaia batek interpretatzen du.

Irakurketaren bidez, eguneroko ekintzak eta objektuak aldatu egiten dira, mugimenduak, orekak, dantzak eta bihurrikatzeak lagunduta.

Koreografia zorabiagarria. Hariei buruzko hausnarketa egiten du, zeren mendeko garen edo ez garen, horri buruzko metafora gisa.

Okendo plaza

Marokoko konpainia ospetsua bere sustraietara itzuli da. Haien ikuskizunean, akrobatek unibertsoaren kontraesanak esploratzen dituzte.

Ez da beharrezkoa dantzari trebatua izatea, egin behar duzun bakarra dantzara hurbiltze dibertigarri honetan parte hartzea da.

Historia gurutzatuak, koru isil bat lekuko dutela eta hiru protagonista; dantzatuz haien giza esentzia barreiatzen dute.

Koreografia bat baino gehiago, pertsonek afektiboki lotzeko duten beharrari eta horrek dakartzan ondorioei buruzko ikerketa bat da.

Informazio gehiago Donostia 2016ren webgunean

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SLyongo Biennal de la Danse Donostian, egitaraua444 Kb
Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko ekaina(r)en 27-(e)an 09:34etan