Dantza eta bideoaren arteko elkarrekintzak

Hamalauzanko elkarteak eskaintzen digu Dantza eta Bideoaren elkarrekintza deritzan tailerra, Nicole Seiler-en eskutik. Dantzagunean izango da ekainaren 4 eta 5ean (larunbata eta igandea) hamabi ordutako iraupenez, ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 14:00-17:00

DANTZA ETA BIDEOAREN ELKARREKINTZA
BIDEOA ERA EZBERDIN BATEAN PENTSATU
Nicole Seilerrek bere koreografo lanaren inguruko mintegi batproposatzen du, non dantza eta bideoa elkartzen dituen. Tailer moduko mintegi bat izango da ikastaro modukoa baino.
Tailerra hurrengo gaietara zuzenduko da:
- Espazioan nola bideo erabili.
- Nola bideoa argiztapen iturri bezala erabili, ez soilik irudi bezala.
- Pantaila ez diren beste euskarrietan bideoa proiektatzea.
“Egindako lanak izango dira abiapuntua. Nere dantza piezen bideo lanakerakutsi eta nola sortu nituen azalduko dut. Lehenengo mintegi eguneanzenbait eszena berreraikitzen lan egingo dugu.”
Mintegiko partaideak, lan ideia edo bilaketa bat irudikatu beharko du,mintegiaren bigarren egunean garatuko dena.
Tailerra nori zuzendua:
- Dantzariak
- Koreografoak
- Bideo sortzaileak
- Videojockey-ak (Vj)
Nicole Seilerrek bere kamera eta ordenagailua ekarriko du, eta hobe litzatekepartaide bakoitzak, zilegi bada, eskura duen materialaz baliatzea.

 

Prezioa: 50€
ADDE eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartetako bazkideentzako: 45€

blog.hamalauzanko.org
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Inprimatu
Osteguna, 2011(e)ko maiatza(r)en 26-(e)an 11:05etan