Metamorphosis: Iratxe Ansak bere ikastaro ibiltaria emango du uztailean Donostian

Uztailean zehar egingo da, Donostia Kulturaren eta Gipuzkoako Dantzagunearen bitartekaritza eta antolakutza lanari esker, Donostia 2016ren Elkarrizketen barruan, Iratxe Ansa dantzariak eta koreografoak egiten duen Metamorphosis ikastaroa. Izatez, Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikide ikastaro trinko ibiltaria, eta Donostian egingo da 3. edizioa 2016ko uztailean. Aurreko edizioak Beijinen (2014) eta Mexiko Hirian (2015) egin ziren. Nazioarteko eta tokiko partaideak bilduko ditu ikastaroak; hiru asteko egonaldi trinko batean koreografia-sorkuntza bat egingo dute, eta haren emaitza Victoria Eugenian emango dute ekainaren 27an. Aurretik, eta sortu diren zenbait lankidetzaren ondorioz, emanaldiak egingo dituzte Guggenheim Bilbao, Tabakalera, Chillida-leku, eta San Telmo Museoan.

Iratxe Ansa dantzaria eta koreografoa da ekitaldi honen bultzatzailea eta burua. Mugimendua arakatzeko eta koreografia-sorkuntza ikertzera bideratutako ikastaroa da, nazioarte-mailan egindako ibilbide bikain batek bermatzen duen koreografo baten metodologian oinarritua. 11 herrialdetako 32 dantzari biltzen dituen prozesu honetan inprobisazio-prozesu zehatz bat landuko da, dantza garaikideko joera berrienak jorratuta. Amaieran Iratxe Ansaren zuzendaritza artistikopean ikuskizun eszeniko bat egingo da.

Egonaldi artistiko gisa planteatutako prozesu honen helburuak dira:

EGITARAUA

Uztailaren 4tik 26ra VICTORIA EUGENIA

Uztailaren 13a TABAKALERA

Uztailaren 16a SAN TELMO MUSEOA

Uztailaren 22a GUGGENHEIM BILBAO

Uztailaren 27a VICTORIA EUGENIA

Informazioa: Iratxe Ansa

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 09:34etan