Dantzagunearen kudeaketarako lehiaketa

Maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Dantzagunearen "Arreta, programazioa eta kudeaketa" kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia.

Proposamenak aurkezteko epea iragarkia argitaratu eta hamasei egun naturaletakoa da, honek esan nahi du ekainaren 13a, astelehena, izango dela azken eguna, hamaseigarren eguna asteburuan egokitzen delako.

Dokumentazioa eta informazio zehatzagoa lortzeko, jo Gipuzkoako Foru Aldundiaren www.gipuzkoa.net webgunera, "kontratazio publikoa" eta honen barnean "Foru Aldundiaren kontratatzailearen profila" deritzan puntura.

Kontratazio honen helburua, oinarrietan jasotzen den bezala, honako hau da:

"Dantzaren ikasketa eta sorkuntza prozesuan lagunduko duen jarduera programa diseinatzea, plangintza egitea eta gauzatzea, Gipuzkoako Dantzaguneko espazioak eta erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatzearekin batera."

 

Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 11:57etan