Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan

Hasi dira festak Baionan eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak murgilduko dira festan. Festak eta dantzak lotura estua dutela esan daiteke, hil honetan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan dantza ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango duzue. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, antolatu diren zenbait dantza ekitaldi.

Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Baiona

Ekitaldi guztiak Jacques-Portes plazanKarrikaldi izeneko festa-gunean.

Uztailak 29, ostirala
16:30 Dantza: Makilari
17:40 Buhaminak
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Leinua
19:50 Larrain Dantza Gaita
21:30 Karrika-dantza: Duo Madda Maider

Uztailak 30, larunbata
16:30 Dantza - Leinua Konpainia
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Leinua
19:50 Larrain Dantza Gaita
21:30 Karrika-dantzaRemoin

Uztailak 31, igandea
16:30 Dantza - Orai Bat
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Orai Bat
21:30 Karrika-dantzaTrikili Trakala

Gasteiz

Abuztuaren 4tik 9ra euskal dantzak ez dira faltako Gasteizen, Aihotz plaza izango da eszenatoki nagusia. Egunero, iluntzeko 20:30ean, larrain-dantza eta txulalai dantzaldia izango da, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin. Horren aurretik, ia egunero, beste zenbait dantza ekitaldi antolatu dituzte

Abuztuak 4, osteguna
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 5, ostirala
12:00 Espainia plaza: Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda.
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 6, larunbata
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin

Abuztuak 7, igandea
19:30 Aihotz plaza: Korrontzi
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin

Abuztuak 8, astelehena
19:30 Aihotz plaza: Errebal Dantzarako musika.
20:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin

Abuztuak 9, asteartea
19:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin
20:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin

Donostia

Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ak aldera, dantza ekitaldiak izango dira Konstituzio Plazan, baina oraindik egitaraua argitaratu gabe dago eta ezin dugu programazio zehatza eskaini. Argitaratzen den unean jasoko dugu horren berri hemen.

Bilbo

Abuztuaren 21etik 28ra bitartean 19:00etan Plaza Barrian euskal dantzekin gozatu ahal izango da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Abuztuak 21, igandea
19:00 Zerutxu dantza taldea (Markina).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 22, astelehena
19:00 Goi-alde dantza taldea (Erandio).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 23, asteartea
19:00 Gaztedi dantza taldea (Santutxu).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 24, asteazkena
19:00 Salbatzaile dantza taldea (Castaños).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 25, osteguna
19:00 Alkartasuna dantza taldea (Bermeo).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 26, ostirala
19:00 Urdaibai dantza taldea (Forua).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 27, larunbata
19:00 Mikel Deuna dantza taldea (Iurreta).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 28, igandea
19:00 Beti Jai alai dantza taldea (Basurto).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Informazioa: Dantzan.eus
Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 29-(e)an 09:24etan