Deialdia: "Zinetika", bideodantza lehiaketa eta jaialdia

Zinetika nazioarteko bideodantza jaialdia da. Ikus-entzunezko medioen bitartez dantzaren aniztasun eta zabaltasuna erakutsi nahi ditu, ikusleengan koreografia-sormen berezi batekiko kuriositatea piztuz eta hausnarketari, formazioari, sormenari, berritzeari eta ikertzeari leku eginez. Jaialdi honen izaera interdiziplinarrak sentsibilitate eta pertzepzioa zabaltzen lagunduko du arte eremuan.

Urtero ospatuko den jaialdi honek, zeina lehiaketa ere baden, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, azaroaren 25 eta 26an ospatuko du bere lehenengo edizioa, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Jaialdirako eta berau osatzen duten ekitaldi guztietarako (proiekzioak, tailerrak, hitzaldiak…) sarrerak doakoak izango dira, jende guztiaren sarbidea erraztu nahian.

Zinetikak International Dancefilmfestival Brussels, l’ast difficile de filmer la danse eta Danse en Film-Biarritz Festivalekin batera osatzen duen sarearekin elkarlana egiten du. Sare honek artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen plataforma osatzen du eta kultur-elkartrukea aberasten du. Iruñean eta Nafarroan antolatzen den lehenengo bideodantza jaialdia da eta mugimenduaren bitartez adierazten den zinema berri baten erakusleiho izan nahi du.

Deialdia eta oinarriak

Informazioa: Festival Zinetika

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 13:04etan