Emanaldia: "Mud gallery", La Intrusa Errenterian azaroaren 20an

Azaroaren 20an La Intrusa dantza konpainiak Mud Gallery dantza eta eskultura ikuskizuna aurkeztuko du, Niessen Kulturgunean. La Intrusa sormen artistiko garaikidea lantzen duen konpainia da, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek, sortzaile artistikoek eta zuzendariek, eratu zutena, 1996an. Horiek proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte. Dantza garaikidea beste diziplina artistiko batzuekin elkar-lotzen dituzte, esate baterako, musikarekin eta ikus-entzunezkoekin. Beren sortze-lanak koreografia-enkarguekin konbinatzen dituzte, antzerti-kolaborazioekin eta publizitatearekin. Nabarmentzekoa da beren irakaskuntza-jarduna sona handiko koreografia-eskoletan eta -zentroetan, bai nazio mailan bai nazioartean. Horien sortze-lanak nazio mailako eta nazioarteko prestigio handiko jaialdietan eta antzokietan eman dituzte.

Sinopsia

Begiratu biribiltasun pitzatu horiei! Aldakakoak neurririk gabe maitatzetik datoz. Zangoek sendotasuna ahultzeari eusten diote. Kokotsa soldaturik dago borondatearen berezko makurdura batean. Belaunak ezinezko azalak dira hainbeste sumindura eta etsipenen ondorioz erorita. Nire aurpegia hitz faltsuek asaldatzen duten usainek inbaditzen dute, baina oraindik begi ezti bat mantentzen du hitz goxoek lotsaz gorritzen duten masailetan Zilborra desagertu zen sabeletik, ez dagoelako inolako zulorik ama-gabezia jasateko moduan. Begien ingurumariak dira bizirik nagoen seinale. Hezetasunak izaten jarraitzen du, hunkitzen jarraitzen dudalako. Goitik behera begiratu iezadazue, baina geratu zaitezte nire begiekin, honek itxura batean jarraituko du eta. Nire hondamendiaren zamari uko egingo diot, beste forma batean azaltzeko.

Informazioa: Errenteriako Udala / La Intrusa

Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 12:47etan