Dantza hondartzan: Sarrionandia, Dantzaz eta Lekeitio

Sarritsasoa izena duen ikuskizunaren osagaiak oso iradokigarriak iruditu zaizkigu. Dantzagunean egoitza duen Dantzaz konpainiak Lekeitioko Isuntza hondartzan aurkeztuko du azken sorkuntza lan hau. Uztailaren 8 eta 9ko arratsetan, 21:00etan.   

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak 22.edizioa du aurtengoa. Beste batzuetan bezala ekoizpen propio bat enkargatu dio euskal konpainia bati, kasu honetan Dantzaz konpainiari. Helburua, Joseba Sarrionandiaren mundu poetikoa dantza garaikide bilakatzea. Sarritsasoan, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Javier Muguruza, Ken Zazpi, Audience eta Deabruak Teilatuetan talde eta musikariek Sarriren poesien gainean egindako kantuetan kulunkatuko dira Adriana Pousek zuzentzen duen konpainiako 10 nazioarteko dantzariak. Imanol Agirreren ideia izan da.

Uztailak 8 eta 9 21:00etan, Lekeitioko Isuntza hondartzan

Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 15:31etan