Emanaldia Dantzagunean: "Denbora", Kontxi Lopez urriaren 20an

Kontxi Lopez dantzariak eta sortzaileak Denbora lana emango du Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 20an. Denbora eta espazioaren ausnarketa da. Eguneroko mugimendu sekuentzi batetik abiatuta goazen ikustera zer gertatzen den, hori lekuz aldatzen badugu. Mugimendu sekuentzi horretan eskuhartuko dugu: ez dagozkion beste mugimendu, objetu, denborak, kadentziak... ezarriko dizkiogu ea zer gertatzen den. Irudikapen mailak nola aldatzen joaten diren ikusiko dugu. Gero eta leku abstraktuago batera iritsiko dira mugimendu esaldi horiek, edo ez... Nola jatorrizko mugimendua beste zerbait bilakatzen den. Nola sekuentzia berdinaren denbora ere eraldatzen den. Horretarako dantzari eta musikalariekin egiten ari naiz lan eszenan. Bizitzaren ospakizuna da ere.

Data: urriaren 20a, osteguna

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

Ordua: 19:00

Sarrera: librea (tokiak bete arte)

Beste emanaldi bat izango da Kontadoresen (Donostia) urriaren 29

Informazioa: Kontxi López

Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 04-(e)an 09:22etan