Estreinaldia: "Jardín de invierno", Cielo Raso Gazteszenan azaroaren 5ean

Cielo Rasok Jardín de invierno bere azken lana estreinatuko du azaroaren 5ean Gazteszenan. Aurretik, baina, hiru emanaldi egingo ditu Vigoko Ensalle antzokian. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia aktiboenetako bat da Cielo Raso, besteak beste, urte osoan zehar publikoari irekitako klase irekiak eskaintzen dituelako, eta Zabalik tailerrak antolatzen dituelako.

Sinopsia

Kalearen amaieran, hostorik gabeko zuhaitz nahigabetu eta ahituen, zuhaixka zirpilduen eta belar arre eta luzearekin korapilatutako asunen artean. Hantxe dago gure neguko lorategia, apaingarririk gabe, irmo; kristalak eguzkira begira ditu, posizio guztietan. Kimu txiki kurruskariek beren etorkizunaren, airerik gabeko etorkizunaren zorigaitza usaintzen dute. Jardín de invierno obrak gure hauskortasunaz, ez garenaren itxura egiteko dugun trebetasun zakar horretaz, besteen bizitzekin akabatzen duen norberekoikeriaz eta bihotzak eta arimak hondatzen dituen giza hutsalkeriaz hitz egiten digu.

Fitxa teknikoa

Informazioa: Cielo Raso

Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 20-(e)an 11:20etan