Dantza Klub - Atalak XXVIII: Victoria P. Miranda eta Gilles Schamber, abenduan

Abenduaren 6tik 8ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXVIII, Dantzaklub proiektuaren hogeita zortzigarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta

Proiektu integral honen bitartez hainbat aukera zabaltzen ditu Dantzaz konpainiak: euskal koreografoek, konpainia batekin lan egiteko gonbidapena eginda, sorkuntza-prozesu bat egiteko aukera dute; Dantzazeko dantzariek koreorgafia bat sortzeko mikroprozesu batean hartzen dute parte; publikoak gertuko prozesu fresko bat jasotzen du (dagoeneko badago DantzaKlub jarraitzen duen publiko fidela); euskal sortzaileak bestelako arte-diziplinekin aritzen dira.

Gonbidatutako koreografoak: Victoria P. Miranda eta Gilles Schamber

Datak

Informazioa: Dantzaz

Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 11:45etan