Estreinaldia: "Hormek diote on stage", Haatik martxoaren 24an Lasarten

DSS2016 egitaru barnean aurrera eramandako Hormek diote proiektua oinarri hartuta, bertako helburuak jarraitu eta parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatik-ek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz, antzokirako prestatutako ikuskizun bat aurkeztuko du. Prestakuntzaren azken fasean murgilduta martxoaren 24a izango da lana plazaratuko duen eguna, Lasarteko Manuel Lekuona Kulturetxean.

SINOPSIA

Hormek ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…Gatozenean hormak bertan daude, eta goazenenan bertan gelditzen dira. Hormek denbora dutelako, aldian behin margotu arren, pintura zaharraren gainean berria jarri arren, hor jarraitzen dute. Begira, ikusten ez balute bezela, entzuten ez balute bezela, bizitzarik ez balute bezela.

Baina hormak ere zahartzen dira, zartatzen dira, zatartzendira, hautsa erortzen zaie ipar haizea iristen denean gizakiari ilea, azala erortzen zaion bezala; negarrez ari balira bezala erortzen zaie hautsa, denboraren eskutan desagertzen ari denaren moduan…

Horma batzuek babesten gaituzte, beste batzuek ordea banantzen edo bakartzen. Badira hormak edertzen dituzten margoak, badira kexatzeko balio dutenak, gertaerak gogorazten dizkigutenak, haien berri ematen digutenak. Badira famatuak egiten direnak eta badira ere ahazten direnak. Eta badira ere behin eta berriz ezabatu arren, beti agertzen direnak.

Badira berriak jartze diren hormak edo berritzen direnak, Baita kentzen direnak ere. Badira altuagoak egiten direnak eta badira ere ia ez ikusi arte txikitzen direnak.

Begiratu eta bizitakoa eta ikusitakoan pentsatzen jarriko bagina? Edo egun batez hitz egiteko gai balira?

Hormek esango luketeena aitzaki hartuta elkarbizitzako zailtasun eta arazoez ausnartuko duen dantza ikuskizuna sortuko du. Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa…

Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolore elementu eta marrazkiek, eszenan jartze indartsu eta erakargarri bat izatea bultzatuko du Hormek Diote On Stage ikuskizunak.

FITXA ARTISTIKOA

*Ikuskizunean DSS2016EUren Bakearen Itsasargiko Hormek diote proiektuko materialak erabili dira.

*Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Sarobe arte eszenikoen gunea eta Lasarteko Udalaren laguntzari esker ekoiztua.

Informazioa: Haatik 

Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 13:34etan