Tailer irekia Dantzagunean: dantza tradizionala, Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleekin batera, maiatzaren 11n

Ameriketako Estatu Batuetako Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak Euskal Herrian astebeteko egonaldia egingo dute maiatzean, eta Dantzan.eus-ekin elkarlanean, dantza tradizionaleko tailer bat egingo da Gipuzkoako Dantzagunean maiatzaren 11n. Tailer irekia da, eta bertaratzen diren guztiek parte hartu ahal izango dute, Utah-ko Unibertsitateko ikasleekin batera. Ikasleon formazio akademikoaren barruan, urtero egiten dute irteera bat toki zehatz bateko dantzak eta dantzaera ikasteko. Ez da hau Euskal Herrira datozen lehen aldia, 2008an ere etorri baitziren Richard Wacko irakasleak zuzentzen duen Character Dance Ensemble programaren barruan.

2008an Utah-ko Unibertsitateko ikasleek Euskal Herrian egindako egonaldiaren kronika jaso zuen ETBko Postdata saioak

Informazioa: Dantzan

Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 11:25etan