Estreinaldia: "Zeruko, konstelazioen drama koreografikoa", Kresala Donostian maiatzaren 6an

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dute, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa; Babiloniar biribila; Bufoi eroa; Janzu Janto; Agoteen erromantzea; Hiru damatxo; Ageda; Ürrütiko khantoria; Zelaietako loreek; Ternua; Errautsak garizumakoa.

FITXA TEKNIKOA

Información: Kulturklik

Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:39etan