Deialdia: dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 450.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.

Iaz proposatutako berrikuntzen ildotik, erreferentzia objektibo batzuk gehitzeaz gain, emakumeen parte-hartzea ere kontuan hartuko da aurten ere proiektuetan. Eskabideak telematikoki (sinadura elektronikoarekin) eta aurrez aurre egin daitezke, eta hauek aurkezteko epea ekainaren 16an bukatuko da.

Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:

Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017

Deialdia eta informazio osoa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2017 (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)

Informazioa: Eusko Jaurlaritza / Dantzan.eus

Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 17:02etan