Dantzarte: dantzaren hilabetea Errenterian

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, lehen aldiz, apirilaren 27tik maiatzaren 28ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, hilabetearen ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu da herritarrei zuzenduta. Gernikako bonbardaketari oroitzapena egingo dion Kukai dantza talde errenteriarraren pieza batekin estreinatuko da zikloa. “Gernika” izenburupean, 3 dantzari ariko dira dantzan. Ondoren iritsiko dira Larumbe Danzaren “En mi casa infinita” eta Eliraleren “Xihiko” haurrentzako ikuskizunak, zirkoa eta dantza uztartzen dituen Rouge Elearen “Hau da nire ametsen kolorea”, Gaël Domenger-en “L’abre integral” edo dantza bertikala oinarri duen Delreves-en “Uno” ikuskizuna. Tailerrek ere izango dute bere tokia: gorputza sormen tresna gisa erabiltzen irakatsiko duen tailerra, Afrikako dantzen ingurukoa, dantza garaikidea jorratuko duena… Hilabete osoan zehar, gainera, argazki erakusketa bat ikusteko aukera izango da Zumardi txikian. Bertan bilduko dira, azken urteetan Errenterian izan diren dantza ikuskizunen irudiak.

Egitaraua

Informazioa: Errenteriako Udala

 

Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:32etan