Udako ikastaroak Dantzagunean 2017: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

Datak: uztailaren 3tik 14ra (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)

Dantza klasikoa

Ordutegia

9:30-11:00: Maila ertaina

11:15-12:45: Maila aurreratua

13:00-14:00: Errepertorioa

Irakaslea: Miguel Soto

Gaur egun errepertorio klasikoan espezializatutako irakaslea da Valentziako Dantza Kontserbatorio Profesionalean. Aurretik, Gaztela eta Leongo Dantza Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea izan zen. Dantza klasikoko irakasle formazioa Milanen egin zuen, Scala Antzokiko Accademia d´Arti e Mestieri dello Spettacolon, eta ohorezko matrikula jaso zuen. Dantzari klasiko diploma Madrilgo Errege Kontserbatorio Profesionalean lortu zuen, eta bere formazioa osatu zuen, besteak beste, John Cranko Schulen, Hans Klausekin Stuttgarten (Alemania), eta Academie Princesse Gracen, Marika Besobrasovarekin Montecarlon (Monako). Dantzari, koreografia laguntzaile eta irakasle gisa, 20 urtetik gorako ibilbidearekin, errepertorio klasikoko pieza ezagunenak dantzatu ditu, baita hainbat koreografo entzutetsurenak ere: George Balanchine, Nacho Duato, Mauro Galindo, William Forsythe, John Cranko, Robert North, Paolo Mohovich, Uwe Scholz.

Dantza garaikidea

Ordutegia

16:00-17:30: Maila ertaina

17:45-20:15: Maila aurreratua

Irakaslea: Carlos Pons  

Las Palmasen ekin zion bere formazioari, Carmen Roblesen eta Anatol Yanowskyren gidaritzapean. Hurrengo urratsak Madrilgo Errege Kontserbatorio Profesionalean, eta Ingalaterrako Leeds hiriko Northern School of Contemporary Dance eskoletan eman zituen. 2012tik sorkuntzan ari da lanean, berak sortutako DeNada Dance Theatre konpainiarekin. Nazioarteko mailan aritzen da, bereziki Europan, eta dagoeneko hainbat sari eta izendapen jaso ditu. Irakasle gisa, lan-esparru zabala hartzen du, eta hainbat arlotako klaseak ematen ditu: teknika, errepertorio, sorkuntza eta konposizio, dantza-antzerki, eta dramagintza. Piezak sortu ditu zenbait dantzarirentzat eta konpainiarentzat. Besteak beste: Rambert, Northern Ballet, Verve17, Attakkalari Centre for Movement Arts, edota Dominikar Errepublikako Ballet Gaztea. Koreografio gonbidatua izan zen 2016ko Northern Balleteko sorkuntza laborategian, eta elkarlan estuan aritzen da Annabelle Lopez Ochoa antzerkigilearekin.

Prezioak

Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordainketa: diru-sarrera egiteko kontu-zenbakia ES77 3035 0053 07 0530045362 (izena, abizena, eta zein kurtso egingo den adierazi).

Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 23a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)

Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 12:20etan