Master class-a Nats Nus konpainiaren eskutik

Dantzaguneak gure antzoki edo sorgunetara  etortzen diren konpainiak zuk gertutik ezagutu ditzazun  nahi du. Horretarako, gure programazioan hilero master class bat antolatuko dugu.

Urriaren  22an, Gasteszenan, Nats Nus konpainia katalana programatuta dago arratseko 20.00etan “En attendant l’inattendu” ikuskizunarekin. Hori dela eta Master classe- bat emango du Artelekun egun berean 12etatik 1.30 arte.   

Claire Ducreuxek eta Toni Mirak ezustean topo egin zuten behin, eta hortik sortu zen ikuskizun hau. Ibilbide profesional luzeko bi sortzaile dira. Nortasun eszenikoa duten bi interprete. Bi sorkuntza unibertso, oso desberdinak forman, baina funtsean bat egiten dutenak alderdi askotan. Dantza ulertzeko bi modu osagarri. Bi sortzaile, topatu eta erabaki zutenak norberaren lan artistikoa oparitzea elkarri.

 Claire Ducreux eta Toni Mira sortzaileek eszenatokira helarazten dute beren dantzaren ikuspegi pertsonala, isilpeko poesia hain zuzen ere.  Bakoitzak bere era partikularra du ikuspegi hau garatzerako garaian, baina topaketa honetan bata bestearen osagarri bihurtuko dira, denbora igarotzearen inguruan hausnarketa bat burutuz.

Data: Urriak 22, larunbata

Ordutegia: 12:00-13:30

Lekua: Arteleku

Prezioa: dohain

Izen ematea: Urriaren 20

Informazio gehiago:

Telefonoa : 943 46 12 44

  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.dantzagunea.net

Inprimatu
Larunbata, 2011(e)ko urria(r)en 15-(e)an 07:33etan