SORTUTAKOAK 10

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamargarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 10en.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 21etik azaroaren 21era dago irekita. Sortutakoak 10en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena bidali behar da, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


Inprimatu